ikt drama

Zer da hau?

Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak izeneko irakasgaiak, Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez izeneko moduluan parte hartzen du beste 4 irakasgairekin batera: Ikus-kultura, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna. Horretaz gain, lotura zuzena du Practicum III eta Gradu Bukaerako Lanarekin.

Irakasgai hau, Vitoria-Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Magisteritza atalean), eta Haur Hezkuntza Graduko Adierazpena eta komunikazioa Dramatizazioaren bidez seigarren moduluan kokatzen da. Jakina da Haur Hezkuntzako bi zikloetan adierazpen mota desberdinek duten garrantzia. Ohiko adierazpenaz gain, txikitatik gaitasun digitala lantzearen garrantzia azpimarratu nahi da irakasgai honetan.