Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleak gara. Aurten, Haur Hezkuntzako 4. mailako Dramatizazio minor honetan zehar egingo ditugun lanak, esperimentazioak, praktikak etab. konpartituko ditugu Google Site honen bidez. Minor hau bost ikasgaiek osatzen dute: Gorputz Hizkuntza, Musika Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna, Dramatizazio-adierazpenerako IKTak eta Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa. Ikasgai hauek Moduloko diziplinarteko jarduera osatzen dute. Azken honetan, Haur Hezkuntzara bideratutako dramatizazio proiektu bat aurrera eramango dugu kurtso osoan zehar. Horrez gain, kurtso honetan aurrera eramandako praktikaldiei buruzko informazioa aurkeztuko dugu, honi buruzko hausnarketa bat eginez. Bestalde, «Gure burua elikatuz» atalean bi antzerki konpainien bisiten berri emango dugu; hau da, Paraiso Antzerki Konpainia eta Markeliñe Antzerki Konpainia. Azkenik, SITE honetan erabilitako informazio guztiaren bibliografia agertuko da «Informazioa guztion esku» atalean.
https://sites.google.com/view/ikt-tresnak/euri-tantak-ezagutzen