Erdizka Lauetan

ZER DA DRAMATIZAZIOA?

Dramatizazioaren terminoak, jarraian definituko den antzerkiaren ordezkapenean, agerian utzi nahi du helburu nagusia ez dela jendartearen aurrean antzeztea edo jardutea, baizik eta bakoitzaren plazer eta garapen pertsonalerako bidea bilatzea (Léon Chancerel, 1962). Beste modu batera esanda, obraren kalitate estetikoa ez da garrantzitsuena, arte honetan funtsezkoa prozesuan beran dago eta ez sortutako obraren balioa (Vygotski, 1996). Hartara, dramatizazioa ekintzan edo akzioan oinarritzen da, non eskolan berariazko leku bat izan behar duen (Gisèle Barret, 1979 in Onieva, 2011).

Dramatizazioa ikuspuntu ezberdinetik ikusi daiteke, hori dela-eta, definizio zehatz bat ematea ez da erraza. Baina, hala ere, gehienak ideia komun batzuk dituzte. Ahozko adierazpena eta dramatizazioa umeak eta helduak elkarrekin komunikatzeko modua dela (Argüelles eta Zelaieta, 2015). Honetaz gain, dramatizazioa, ekintza bat da non esan nahi dena era exageratuan adierazten den, baldintza eta forma ezberdinak emanez. Dramatizazioa gorputz adierazpena baino gehiago dela ere aipatu beharra dago; hau da, dramatizatzerakoan ez dugu soilik gorputz adierazpena (keinuak, begirada, aurpegi adierazpenak, gorputz jarrerak, espazioan orientazioa eta abar) erabiltzen, objektuak, materialak, hizkuntza mota ezberdinak, ahotsa edota mugimendua ere uztartzen baititugu (Gonzalez, 2015; Motos eta Navarro, 2003).

Honetaz gain, gaitasun sozial eta hezkuntza baloreak garatzeko instrumentu eraginkorra da, elkar harreman eta pertsonen arteko harreman direla medio. Gainera, askotan, kultura eta arte hizkuntza baztertua gelditzen da kontuan hartu gabe, beharrezkoa da, beraz, gaitasun hauek garatzea haurren esperientziak bultzatzeko eta gizartearen parte izateko. Honekin batera, Moskowitz-ek dioen bezala, arte-hezkuntzak eskola errendimendua hobetzen du eta norberaren garapena eta autoestimua eratzen laguntzen du (Moscowitz in Aristizabal eta Lasarte, 2003).

https://sites.google.com/view/erdizkalauetan6/hasiera?authuser=0

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *